EUSKAL PRESOAK

Urriaren 10ean aztertuko dute Jakes Esnalen askatasun eskaera

Bagoaz-ek elkarretaratzera deitu du egun horretarako.

Ekainaren 16an Baionan lau euskal presoen alde izandako manifestazioa. ISABELLE MIQUELESTORENA
jon olano
2018ko urriaren 4a
16:45
Entzun

Jakes Esnal euskal presoa baldintzapean aske uzteko eskaera datorren asteazkenean aztertuko du epaileak, Bagoaz plataformak jakinarazi duenez. Esnalek, Ion Parotek, Unai Parotek eta Frederic Haranburu Txistor-ek 28 urte daramatzate preso; Esnali, Haranbururi eta Ion Paroti bizi arteko zigorra ezarri zieten, eta Unai Parot, berriz, 40 urtera zigortu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Azken hori Puertoko espetxean dago (Espainia), Euskal Herritik 1.050 kilometrora.

Esnalek, Ion Parotek eta Haranburuk baldintzapeko askatasuna eskatu izan dute, baina aukera hori baztertu izan dute epaileek orain arte.

Bagoaz kolektiboak elkarretaratzera. deitu du asteazkenerako. 19:00etan jarri dute hitzordua, Donibane Lohizuneko geltokian (Lapurdi). Izan ere, beharrezkotzat jo dute mobilizatzen segitzea: "Lehen pauso bat eman da izan diren hurbilketekin, baina exijitzen dugu preso guzti-guztiak hurbiltzea, larriki eri diren presoak libratuak izaitea, haien kondena bukatu dituzten preso guziak libratuak izaitea. Muturreko egoera hauek aski iraun dute".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.