Politika

Urriaren 11ko manifestazioarekin ziklo politiko berri bat hasiko dela ohartarazi die Frantziako agintariei Batera plataformak

Ipar Euskal Herriko departamendua, unibertsitate propioa, laborantza ganbera eta euskararen ofizialtasuna eskatzen dituen Batera plataformak manifestazioa egingo du gaur zortzi Baionan aldarrikapen horien guztien alde. Nolanahi ere, urriaren 11ko ekitaldi hori manifestazio bat baino gehiago izango dela azpimarratu dute gaur: hain zuzen ere, ziklo politiko baten amaiera eta beste baten hasiera ezarriko duen mugarria izango dela ohartarazio diete Frantziako agintariei.

2003ko urriaren 4a
16:58
Entzun
150 bat lagunek —Lapurdi, Nafarroa Beherea Zuberoako alderdi, sindikatu eta bestelako elkarteetako ordezkariak— parte hartu dute datorren larunbaterako Batera plataformak Baionan antolatu duen manifestazioaren aurkezpenean. Besteak beste, AEK-ko, ABko, Berdeetako zein Alderdi Sozialistako kideak izan dira.

Datorren larunbatekoa ez dela manifestazio huts bat izango nabarmendu dute; aitzitik, urriaren 11ko mobilizazio horrekin "ziklo politiko politiko" bat amaituko dela eta beste berri bat abiatuko dela adierazi dute, eta Frantziako agintariei ohartarazi diete badakitela horrek zer esan nahi duen.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako auzapezei ere aukera egiteko aroa heldu zaiela esan diete; hots, agintarien bidetik segitzekoa edo herritarren gogoa aintzat hartu eta Bateraren aldarrikapenekin bat egitekoa.

Datorren larunbatean, arratsaldeko 16:00etan abiatuko da Bateraren manifestazioa Baionako Lan Burtsatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.