gizartea

Urriaren 6an greba EAEko haurreskoletan, murrizketengatik

Langileen arabera, soldatak jaitsi dizkiete, lan baldintzak okertu egin dira, lekualdatzeak gertatu dira, bajak ez dituzte ordezkatu eta hezitzaile kopurua jaitsi egin da.

Maite Asensio (Bilbo)
2011ko irailaren 28a
16:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Haurreskoletako Partzuergoko langileek urriaren 6rako (osteguna) greba iragarri dute gaur, Eusko Jaurlaritzaren murrizketak direla eta.

Haien arabera, murrizketak "handiak" izan dira. Besteak beste, soldatak jaitsi dizkiete langileei, lan baldintzak okertu egin dira, lekualdatzeak gertatu dira, bajak ez dituzte ordezkatu eta hezitzaile kopurua jaitsi egin da. Horrek denak "haurreskolen funtzionamenduan eta kalitatean eragina" izan duela azaldu dute.

Gainera, "haurreskolen hedapenerako plana geldituta" dagoela jakinarazi dute; bai eskola kopuruarena, bai eskoletako gela kopuruarena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.