Urritzolako azken euskaldun zaharra hil da aste honetan, Ignazio Etxarren
IRUÑEA. Atzo zabaldu zen albistea: astelehenean Urritzolako (Nafarroa) azken euskaldun zaharra hil zen, Ignazio Etxarren. Lau anai-arrebetan zaharrena zen Etxarren, eta berak bakarrik jaso zuen euskara etxean: senideen maila apalagoa zela esplikatu ohi zuen. Bere ondorengoei ez zien eman. Inguruetako azken euskaldun zaharra zenez, hainbat elkarrizketa-eta egin izan zizkioten horren berri emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu