Urruntze aginduak ezartzeko sistema ontzat jo du Europak

Genero indarkeriaren biktima kontra egonik ere, zigortutako pertsonak agindua bete beharko du

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak baliozkotzat jo du Espainiako Estatuan genero indarkeria kasuetan erabiltzen den urruntze aginduen sistema. Horren ondorioz, zigortutako pertsona guztiek bete egin beharko dituzte epaileek ezarritako aginduak, baita genero indarkeriaren biktimak tratu txarren eragilearekin harremana izan nahi duenean ere.

Auzitegiaren arabera, arautegiak aukera ematen dio biktimari zigor prozesuan parte hartzeko; nolanahi ere, epaitegiaren erabakiak haren iritziaren kontrakoak ere izan daitezke. Hori dela eta, Europako auzitegiaren iritziz, urruntze aginduak bete egin behar dira kasu guztietan, nahiz eta biktima erabakiaren kontra egon.

Era berean, epaiak dio Europako estatuek genero indarkeriaren kontra ezartzen dituzten zigor neurrien helburu bakarra ez dela biktimak babestea, «baizik eta gizartearen interes orokorragoak babestea».

Tarragonako (Herrialde Katalanak) auzitegiak abiatu zuen auzia. 17 eta 18hilabetez bikotekideekin harremanik ez izateko zigorra ezarri zien bi gizonezkori, baina horiek ez zuten agindua bete, eta berriro ere bikotekideekin bizitzen jarri ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.