Marian Beitialarrangoitia Hernaniko (Gipuzkoa) alkateari urtebeteko kartzela zigorra jarri diote, baita zazpi urteko kargugabetzea ere, 2008ko urtarrilaren 12an egindako ekitaldi batean "terrorismoa goratu" zuelakoan Igor Portu eta Mattin Sarasola ustezko etakideen aldeko txaloa eskatzeagatik. Iruñean izan zen ekitaldia, Anaitasuna kiroldegian, EAE-ANVren hautagaitzak aurkezteko.
Joan den maiatzaren 21ean epaitu zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Beitialarrangoitiak zioen bere asmoa ez dela indarkeria gorestea, baizik eta Portuk eta Sarasolak atxilotu ostean ustez jasotako tratu txarren aurrean maitasun keinua egitea.
Kartzela zigorra bi urtetik beherakoa denez, ez dute espetxeratuko. Defentsak epaiaren aurkako helegitea sartzeko aukera izango du.
Angela Murillo epailea ez da epaiaren alde azaldu. Haren ustez, alkateak ez zuen "terrorismoa goratu", baizik eta Espainiako Segurtasun Zerbitzuen aurka egin zuen, Guardia Zibilari "torturatzaile" deitzeagatik.
Politika
Urtebeteko kartzela eta zazpi urteko kargugabetze zigorrak jarri dizkiote Hernaniko alkateari
"Terrorismoa goratu" zuela egotzi diote Marian Beitialarrangoitiari, iaz Igor Portu eta Mattin Sarasola ustezko etakideen aldeko txaloa eskatzeagatik ekitaldi batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu