Urtebeteko kartzela, preso baten irudi bat erakusteagatik

2012ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak urtebeteko kartzela zigorrera eta zazpi urteko inhabilitaziora zigortu zuen atzo Aritz Arzallus. Azpeitikoa da Arzallus, eta iazko herriko jaietan sakabanaketarekin amaitzeko eta euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatzeko herriko preso baten argazki bat erakutsi zuela leporatu diote, eta «terrorismoa goratzea» egotzi diote horregatik. Fiskalak urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuen; defentsak, aldiz, absoluzioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.