Gernikako azoka

Urtero legez, jendez gainezka

Aurten ere jende asko batu da Gernikan, ehun mila lagun inguru. Goizetik iritsi dira lehenengo bisitariak eta eguerdirako jendez bete da hirigunea. Ia 300 saltoki zabaldu dituzte —280 inguru—. Denetarik izan da: ortuariak, fruituak, ogia, txakolina, kontserbak eta baita lehiaketak ere.

2006ko urriaren 30a
17:43
Entzun
Denetarik izan da. Besteak beste, ortuariak, fruituak, ogia, txakolina, kontserbak...Lehiaketak ere egin dituzte: Aranburu Elkarteak (Idiazabal) irabazi du Gazta Lehiaketa, eta 4.100 euro ordaindu dute gazta erdia, enkantean. Ortuarien saria, Adela Andikoetxeak irabazi du (Urduliz); fruituena, Jose Etxebarriak (Gatika); lorena, Maria Jesus Biterik (Urduliz); eztiena, Jesus Olaizolak (Gernika-Lumo); eta txakolinen artean, hiru bereiztu dituzte: zurien artean Jose Antonio Bastegieta 'Marco'-k (Kortezubi) irabazi du; gorrietan, Agustin Olazabalagak (Larrabetzu), eta beltzetan, Zabala Txakolinak (Bakio). Giro aparta. Trikitilariak, bertsolariak... Hasi goizean eta goizaldera arteko jaia izaten da Gernikan, Urriko Azken Asteleheneko Azokan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.