Urtza Alkorta. (Ertzaintzaren torturak salatutakoa)

2018ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urtza Alkorta (Ondarroa, 1977) 2010eko urtarrilaren 28an atxilotu zuen Ertzaintzak, Lea-Artibaiko beste zazpi herritarrekin batera. Ertzaintzaren esku inkomunikatuta egon ziren bitartean torturak eta tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten lau atxilotuk, horien artean Alkortak: zehazki, jo egin zituztela, mehatxatu, jarrera bortxatuetan egonarazi eta haluzinazioak eragin zizkietela. Alkortari giharretan kontraktura eragin zioten, eta pare bat aldiz konortea galdu zuen. 2012ko uztailean atera zen espetxetik; berriro atxilotu zuten 2013ko maiatzean, zigorra berretsi ostean, baina orduan Alkorta ehunka herritarrek osatutako harresiak babestuta egon zen. 2015eko azaroan libre gelditu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.