Ezker Batua-Berdeak alderdiak emaitza kaskarrak lortu ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta ez du lortu ordezkaritzarik Eusko Legebiltzarrean. Guztira, 17.301 boto eskuratu ditu.
2009ko bozetan 36.373 boto lortu zituen Ezker Batuak, eta eserleku bat eskuratu zuen. Harrezkero bi zatiketa izan ditu alderdiak: batetik, EH Bilduren baitan dagoen Alternatiba, eta bestetik, Mikel Aranaren Ezker Anitza. Ezker Batua indar barik geratu da zatiketaren ostean.
Bestetik, Equo Berdeak-Euskal Ekologistak alderdiak lehen aldiz parte hartu du aurten Gasteizko parlamenturako hauteskundeetan, eta ez du ordezkaritzarik lortzeko adina babes jaso. Guztira, 11.639 boto lortu ditu. Arabatik aurkeztutako Aitor Urresti lehendakarigaiak ez du lortu legebiltzarrean sartzerik.
Aulki Zurien indarra
Alderdi txikien artean, AZ Aulki Zuriak alderdia izan zen atzo gauean sorpresa handiena eman zuena. Uste baino babes handiago jaso ditu ordezkaritza lortuz gero legebiltzarreko eserlekuak hutsik lagako zituela agindutako alderdiak. 11.452 boto jaso ditu AZk, Equoren emaitzetik oso gertu jarriz. Hala ere, ez du eserlekurik lortu.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien balorazioak
Uste baino emaitza txarragoa EB eta Equorentzat
Aulki Zuriak alderdiak uste baino boto gehiago lortu ditu, eta Equo alderditik oso gertu geratu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu