Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien kanpaina
Ustelkeria kasuengatik inputatuak listetan ez joatea nahi du UPDk
Ustelkeria kasuen harira inputatuta dauden pertsonek hauteskunde zerrendetan joateko aukerarik ez izatea proposatu du UPDren lehendakarigai Gorka Maneirok. Hauteskunde legea aldatzea proposatu du, «demokrazia indartzeko». Besteak beste, neurri hauek jarri ditu mahai gainean: alkateak eta zinegotziak parlamentari ez izatea, boto guztiek berdin balio izatea, karguan egoteko gehienezko urteak jartzea, hauteskunde zerrendak irekiak izatea eta primariak derrigorrak izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu