Ustez koinatua hil zuen gizon bat epaitzen hasi dira
DONOSTIA. Koinatua hil izana egotzita, gizon bat epaitzen hasi ziren atzo Gipuzkoako Probintzia Auzitegian. 2003an hil zuten gizona, tiroz, Donostiako Amara auzoan, autoan zihoala. Ustezko erasotzaileak bere burua aurkeztu zuen Polizia etxean, 2008an. Epaiketan, ordea, ukatu egin du hura hil izana, eta hildako bi pertsona jo ditu erantzuletzat. Familia arteko ezinikusia zuten hildakoak eta ustezko erasotzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu