Ezezagun batzuek bart eraso egin diote Usurbilgo (Gipuzkoa) EAren egoitzari, Puntapax kalean. Lehengo larunbatean ireki zuten egoitza, eta bart atariko beira hautsi egin dute.
Luis Mari Ormaetxea Usurbilgo alkate ohi eta gaur egun EAko udal bozeramaileak esan du erasotzaileek "gogor" jo behar izango zutela beiraren kontra, "blindatutakoa zelako".
Joan den urteko maiatzean ere erasotu zuten EAren Usurbilgo egoitza, harriekin. Gaur inguruan ez dute harririk edo bestelakorik topatu ertzainek, EAko iturriek esan dutenez.
Ohiko batzarra izango dute bihar udaletxean, eta EA gaurko erasoa salatzeko mozioa aurkeztu edo ez aztertzen ari da.
Usurbilgo EAren egoitzari eraso egin diote
Atariko beira blindatua hautsi egin dute, bart. Alderdiak lehengo larunbatean inauguratu zuen egoitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu