Senaturako hautagai izateko eskaintza jaso duela onartu du Mendozak, baina bihar goizean izango den bilera batean hartuko duela behin betiko erabakia agertu dio Euskadi Irratiari.
Nafarroa Bai koalizioa Aralarrek, EAk eta EAJk osatu dute, "azken urteetan Madrilen ahotsik izan ez dute milaka nafarrei ordezkaritza eman asmoz". Gabon astean koalizioa aurkeztu zutenean agertu zutenez, zerrendaburu independenteak nahi zituzten.
Uxue Barcos Espainiako Legebiltzarrerako kandidaturaren buru izango dena kazetaria da, eta urte asko egin ditu EITBn. Besteak beste, ETBko albistegiak aurkeztu izan ditu, eta, egun, berriemailea da Madrilen.
Politika
Uxue Barcos kazetaria izango da Espainiako Legebiltzarrerako Nafarroa Bai-ren zerrendaburua
Nafarroa Bai koalizioak Uxue Barcos kazetaria aurkeztuko du Madrilgo Legebiltzarrerako zerrendaburu datorren martxoko Espainiako hauteskundeetan, Euskadi Irratiak aurreratu duenez. Halaber, oso litekeena da koalizio bereko Espainiako Senaturako zerrendaburua Jose Luis Mendoza Euskara Kultur Elkargoko lehendakaria izatea, baina Mendozak berak Euskadi Irratiari agertu dionez, azken erabakia hartu gabe dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu