EAren Iruñeko batzarrak bart egin ditu alkategaia aukeratzeko bilera eta bozketa, eta Maiorga Ramirez Nafarroako EAren presidenteak jakinarazi duenez, Uxue Barkos independentea hautatu dute. 42 urteko kazetari iruindarra Nafarroa Bairen diputatua da egun Espainiako Kongresuan. Iruñeko batzarrak hartutako erabakia EAren zuzendaritza nazionalak berretsi behar du gaur.
Nafarroa Bai koalizioan (Aralar, EA, EAJ eta Batzarre) hitzartutakoaren arabera, Aralarri zegokien Nafarroako Parlamenturako zerrendaburua aukeratzea eta EAri Iruñeko alkategaia. Aralarrek aspaldi hautatu zuen Patxi Zabaleta Parlamenturako.
Ramirez Nafarroako EAko presidenteak onartu du alderdi barruan eztabaida izan dutela hautagai independentea edo alderdiko kide bat aurkeztu erabakitzeko, baina, azkenean, "ia aho batez" egin dutela Barkosen alde. Alderdiaren alde egin ordez hautagai independetea aukeratu dutelako EAk "eskuzabaltasunez" jokatu duela azpimarratu du Ramirezek.
Politika
Uxue Barkos izango da Nafarroa Bairen Iruñeko alkategaia
Koalizioaren barruan EAk zuen hautagai hori aukeratzeko eskumena, eta, alderdiko militante baten alde egin ordez independente baten aldeko hautua egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu