mendia

'Valley Uprising' izan da film onena Bilboko Mendi Film jaialdian

Epaimahaiaren eta ikusleen sariak irabazi ditu. Yosemiteko historiari eta eskalatzaileei buruzko lana da. Bideoa: 'Valley Uprising' filmaren trailerra: [youtube]http://youtu.be/o86TpaSBcWw[/youtube]

2014ko abenduaren 19a
09:20
Entzun

Nick Rosenek eta Peter Mortimerrek zuzendutako lana da Valley Uprising, AEBetan ekoitzia. Yosemiten bost hamarkadatan jardun duten hainbat eskalatzaile belaunaldiren “erretratua” da. Epaimahaiaren arabera, “berezia” da Urrezko Eguzkilorea jaso duen filma, modu “oso bizian” kontatuta dago eta gai “serioak” landu arren, “oso dibertigarria” da.

Film onenaren eta ikusleen sariekin batera, beste hainbat ere banatu dituzte Bilboko Mendi Film jaialdian. Zuzendari onenaren Zilarrezko Eguzkilorea, esaterako, Patricia Ayalak kolonbiarrak eraman du, Don Ca lanagatik. Gidoi onenagatik eta alpinismoaren balio sozialak “hobekien babestu eta transmititu” izanagatik, berriz, Drawn lana saritu dute.

Beste hainbat kategoriatan ere eman dituzte sariak: argazki onena (Quest for Inspiration), film labur onena (Duct Tape Surfing), mendiko film onena (Sati), eskaladako film onena (Defaid a Dringo), kiroletako eta abenturazko film onena (Wainwright Record Attempt), mendiko kulturari buruzko film onena (Sobre la Marxa), epaimahaiaren saria (Metamorphosen) eta ohorezko aipamena (Caminos de Agua).

Bihar jaialdiko film onenak ikusi ahal izango dira, Bilboko BBK aretoan, lau saiotan: 12:00etan, 15:00etan, 17:15ean eta 19:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.