Velasco epaileak behin-behinean artxibatu du De Juanaren aurkako auzia

Legeak eragotzi egiten du akusatuari deklarazioa hartu gabe auzibidea aurrera eramatea

Juan Luis Zabala
Donostia
2011ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok behin-behinean artxibatu du Iñaki de Juana preso ohiaren aurka irekitako auzibidea; prozedura laburtukoa izanik, legeak eragotzi egiten baitio auzibidean aurrera egitea, akusatuari deklarazioa hartu gabe.

Epaileak ez daki non den De Juana, ez baitago haren berririk, 2010eko martxoan Irlandan Belfasteko auzitegi batean izan zenetik. «Terrorismoari gorazarre egitea» leporatu zioten De Juanari, ustez berak idatzitako gutun bat irakurri zutelako aske utzi zutenean egin zioten omenaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.