Madrilgo Auzitegian hitzordua du gaur Rafael Vera Espainiako Estatu Segurtasun idazkari ohiak, Jose Amedo Michel Dominguez Espainiako polizia ohien emazteei ustez ordainketak egiteagatik Suitzan. Estatuaren diru bereizietatik hartutako dirua izan zela dio fiskalak, poliziak GALen auziagatik zigortuak izan eta gero.
Duela 17 urteko kontuak dira horiek, baina kasuko diligentziak geldituta eduki dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Lehen Vera epaitu zuten Estatuaren diru bereizien erabilpenagatik. Oraingo epaiketan zigortuko balute, Verak, horren kontra egiteko, inor arrazoi beragatik bi aldiz epaitu ezin duten irizpide juridikoa erabil dezake.
Fikslak zazpi urteko kartzela zigorra eskatu du Estatu Segurtasun idazkari ohiarentzat. Honekin batera auzipetuta daude Juan del Justo Veraren idazkaritzako burua, Felix Hernando Kanpo Informazio Zerbitzuko arduraduna eta Anibal Machin Operazio Zerbitzuko burua. Del Justorentzat lau urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak, eta besteentzat binakoa.
Politika
Veraren kontrako epaiketa hasi dute, Amedori eta Dominguezi ustez egindako ordainketengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu