Istripu larria gertatu zen astelehenean 22:50ean N-1 errepidean, Villabona parean (Gipuzkoa). Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre jo, eta, kolpearen ondorioz, bi ibilgailuek su hartu zuten. Autoaren gidaria hil zen, 43 urteko emakumezko bat. Kamiolaria larri zaurituta eraman zuten Donostiako ospitalera.
Gidaria atxilotuta dauka Ertzaintzak, hilketa zuhurtziagabea leporatuta. Izan ere, kontrako norabidean zihoan —hamar killometro inguru egin zituen—, eta positibo eman zuen alkohol analisian. Donostiako Ospitalean dago, zainketa intentsiboetako unitatean.