Villanuevaren aurkako euroagindua atzera bota du Pauek

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urriaren 31
00:00
Entzun
Paueko Auzitegiak atzera bota du Arturo Villanueva iruindarraren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua. Besteak beste, eskatutako informazioa frantsesera itzultzea eskatzen zuen auzitegiak, eta bi aldiz atzeratu du erabakia, baina Auzitegi Nazionalak ez du azkenik eskaera bete. Bederatzi urtean Irlandan bizi ostean, udan Ipar Euskal Herrira joan zen bizitzera Arturo Villanueva, eta abuztuaren 27an Frantziako Poliziak atxilotu zuen Urruñan, Segiko kide izatea egotzita. Berehala baldintzapean libre utzi zuten, baina astean behin epaitegian aurkeztu beharra zuen. Orain, auzitegiak erabaki du kontrol judizial hori kentzea. Auzitegiak argudiatu du ezin zaiola leporatu Villanuevari Frantzian legezkoa den erakunde bateko kide izatea.

Arturo Villanuevak Twiterreko kontuan eman du erabakiaren berri, eta eskerrak eman dizkie azken asteetan sostengua eman dioten pertsona guztiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.