Villepinteko euskal presoek astebete daramate gose greban

Fleuryko Merogisko modulu bateko presoek jateari uko egin diote aste osoan, Sancho bakartu izana salatzeko

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Gaur zortzi gose greba hasi zuten Villepinte espetxeko euskal preso politikoek, Etxerat-ek jakinarazi duenez. «Euskal presoak Euskal Herrira gerturatu beharrean etengabe urruntzen» ari direla salatzeko helburuz daude baraurik, eta presoak Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) inor ez dagoen espetxeetara eramaten ari direla salatzeko ere bai. Hala, Ruben Ribero eta Ibon Goieskoetxea presoak Villefranche Sur Saone kartzelara eraman dituztela jakinarazi dute, eta espetxe hori presoen senitartekoentzat «eskuragaitzago» dagoela.

Etxerat-ek gogora ekarri du EPPK-ko presoek abenduan eskatu zutela, banaka, Euskal Herrira gerturatzeko. Baina Espainiako eta Frantziako estatuek eta «batik bat bigarren horrek» eskaerari entzungor egin diotela salatu du. Hori salatzeko hasi zuten gose greba Borja Gutierrezek eta Ibon Goieaskoetxeak, eta espetxe bereko Joseba Fernandez ere borrokaldian ari da, Etxerat-en arabera, «espetxearen barrura eta kanpora begirako ekitaldiekin».

Ez da hori euskal presoek aurrera daramaten borrokaldi bakarra. Etxerat-en arabera, Fleury Merogisko gizonezkoen espetxeko D2 moduluan dauden euskal presoek jateari uko egin diote aste osoan. Iñigo Sancho Marcosen egoera salatzeko egin dute hori, hura D4 moduluan bakarrik daukatelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.