Vitalquiler laguntzei eustea proposatu du Vital Aurrerak
GASTEIZ. Vital Aurrera plataformak proposamen bat aurkeztu du, etxeen alokairuak ordaintzeko Vitalquiler laguntzak ez galtzeko. Vital Kutxak 2013rako bermatu ditu laguntzak, baina ez du ziurtatu 2014tik aurrera jarraituko dutenik. Larrien dauden pertsonei alokairurako laguntzak bermatzea proposatu du Vital Aurrera-k, langabeei eta urritasunak dituztenei, esaterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu