Vitalquilerri buruzko informazio falta salatu dute

«Ondoriorik ez duten hitzak» entzuten ari direla jakinarazi dute kaltetuek, eta daukaten ezinegona nabarmendu

SOS Vitalquiler plataformaren elkarretaratzea, atzo. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Gasteiz
2013ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SOS Vitalquiler plataformako dozenaka kidek daukaten egoera salatu zuten atzo, Adania enpresaren egoitzaren aurrean. Jakinarazi dute azken asteetan ez dietela informaziorik eman. Adaniak kudeatzen dituen etxeetarako Vitalquiler diru laguntza eteteko aukera jakinarazi zuenean, Vital Kutxako Gizarte Ekintzarekin asko hitz egin zuten arren, azkenaldian giroa «hoztu» egin dela eta informazio berririk ez zaiela iristen jakinarazi dute. Protesta egin zuten atzo, Gasteizen.

«Ondoriorik ez duten hitzak» entzuten ari direla adierazi dute kaltetuek. Vital Kutxako Gizarte Ekintzak ematen zuen diru laguntzak 2014. urtean jarraituko duen argitu gabe dago oraindik. Dena den, azaldu dute ezinegona 2013ko gertakarietara ere zabaltzen dela. Adania enpresak alokairuen prezioa jaisteko konpromisoa hartu zuen arren, kaltetuek azaldu dute ez dietela jakinarazi jaitsiera hori zein irizpideen arabera egingo duten.

Kaltetuek esan dute azken hilabeteetan zenbait bilera egin dituztela eta datorren astelehenean Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuarekin bilduko direla, egoerari buruzko argibideak eta konponbideak eskatzeko. Egun «etengabeko etxegabetze» batean bezala daudela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.