bihar berria-n

Vuelta Simon: "ETAren erabateko desegitea da lehentasuna"

Baionako prokuradorearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Frantziatik hark jaso zuen ETAren armategiaren txostena, eta Madrilen egona da Frantziaren lotura epaile gisa. Elkarrizketaren aurrerapena da hau.

Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradorea, joan den astelehenean, Baionako Auzitegian duen bulegoan, BERRIAko elkarrizketan. ENEKO ETXEGARAI URAIN
enekoitz esnaola
2018ko otsailaren 10a
07:45
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Samuel Vuelta Simonen esan batzuk:

- "Poliziaren jardueragatik ETAk, agian, zulo batzuen datuen informazioa jadanik galdua du. Baina uste da bere kontrolpean zeukan guztia eman zuela".

- "[Espainia informatuta al zegoen armagabetzeaz?] Kontu politiko bat da. Bazekiela, seguru. Baina Espainiak ez zuen apirilaren 8koan parte hartu. Frantzian gauzatu zen operatiboa eta Espainiako poliziarik ez zen egon".

- "Akordioa baldin badago gauzek hobera egiteko eta indarkeria bukatzeko, ongi iruditzen zait [euskal] presoez elkarrizketak egotea. (...) Justizia arloak kontuan hartuko duena momentuko errealitatea da. Jadanik arriskurik ez bada, ez litzateke egokia pertsona bat arriskutsu gisa tratatzea".

- "Fiskal gisa diot: oroz gain erakunde terroristaren bukaera falta da. Indarkeria inoiz ez berpizteko borondate adierazle garrantzitsua litzateke, nahiz eta sinbolikoa izan. Eta hori da hemen jendeari gehien axola zaiona. (...) ETAren erabateko desegitea da lehentasuna".

- "Frantzian ez dago aurreikusita justizia trantsizionalaren erabilpena, baina hori gobernuari dagokio, ez Justiziari. Auzi politikoa da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.