Web orriak euskaraz sortzeko liburua, sarean
GASTEIZ. Web orriak euskaraz sortzeko gakoak eta aholkuak ematen dituen liburu elektroniko bat argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, eta dagoeneko doan eskura daiteke HAEE Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen web orrian. HAEEko zuzendari Maite Iruretagoienaren arabera, liburua «abiapuntu» bat da itzulitako orriak gainditu eta euskarazko «benetako» komunikazio digitala sortzen hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu