internet

www.armiarma.com atariak irabazi du Anton Abbadia saria

Gipuzkoako Diputazioak urtero ematen duen Anton Abaddia saria =lwww.armiarma.com==http://www.armiarma.com/=l atariari eman diote aurten. Euskararen normalizazioaren alde egindako lana saritzen dute Anton Abbadia sariarekin. Gipuzkoako Diputazioko Euskara zuzendari Xabier Huizik esan duenez, "euskal literaturaren jakintza zabala guztien eskura jarri du" atari horrek, eta horixe saritu nahi izan dute.

2005eko azaroaren 21a
17:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Bost urte daramatza sarean armiarma.com webguneak, eta 3.400 liburu oso, 2.600 literatur kritiketatik gora, 200 bat idazleren argazkiak, eta 3.500 efemeridetatik gora bildu dituzte.

Harreman Sozialen eta Instituzionalen diputatu Fernando Tapiak prentsaurrekoan azaldu duenez, Susak bultzatutako webgune hori ez da intentzio komertzialarekin egindakoa, baizik eta alderantziz. "Jakintzaren demokratizazio saio bat da", azaldu du.

12.100 euroko saria jasoko du armiarma.com-ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.