EUSKAL HERRIA

Xabier Agirre Ibañez atxilo hartu du Ertzaintzak

Atzo iluntzean atzeman dute, Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra bete dezan.

2013ko maiatzaren 28a
14:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu egin dute Xabier Agirre Ibañez, Efe berri agentziak jakinarazi duenez. Hilaren 17an atxilotu zuten, Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra betetzeko. Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritza batera kateatu zen eta desordena publikoak egotzita atxilotu zuten orduko hartan. Ordea, libre utzi zuten biharamunean.

Agirre 2011ko urrian atxilotu zuten, Belgikan, Ventura Tome iheslariarekin batera. 2011ko abenduan Espainiaratu zuten eta iazko maiatzean epaitu. 2013ko urtarrilean irten zen espetxetik. Bi urteko zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, kale erasoetan parte hartzea leporatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.