Elizkizunetik ateratakoan ere, gertuko batzuek soilik izan zuten harekin "minutu gutxi batzuz" egoteko aukera, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Zaballako espetxera "oso modu bortitzean" eraman zutela gaineratu du.
Alegriaren ama herenegun hil zen, eta atzo izan zen hileta elizkizuna. Donostiaraino heltzeko, 05:00etan Puerto III espetxetik abiatu ziren, eta 16:00 aldera iritsi zen Alegria Euskal Herrira, Etxerat-en arabera. 17:20an iritsi zen elizara, elizkizuna hasi baino hamar minutu lehenago.
Elkarteak uste du "ulertezina" dela "momentu hain gogorretan" Ertzaintzak izandako jarrera.