Xabier de la Maza Gorlizko (Bizkaia) euskal presoa libre geldituko da 30.000 euroko bermea ordainduta. De la Maza 2009. urteko abenduaren 18an atxilotu zuten Espainiako poliziek gazte independentisten aurka eginiko polizia operazioan, beste 32 gazterekin batera. Espetxeratu eta sakabanatu egin zuten, eta Soto del Realgo eta Foncalenteko espetxeetan preso izan dute.
Haren senideak bermea ordaintzeko gestioak egiten ari dira.