«Sakabanaketa jadanik ezin da justifikatu», Langraiz bidearen bultzatzaile Xabier Etxebarriaren irudiko. Uste du ezin daitekeela esan gizarteratzea hobetzen duenik, «nabarmena baita ez dela hala». ETBn, «ausardia» eskatu dio Espainiako Barne ministroari, legediak jasotzen dituen bideak aplika ditzan.
Sakabanaketak «lagundu egiten du kolektiboa hobeto kontrolatuta eduki dezaten haren mintzaideek» , Etxebarriaren irudiko. Hala, presoak Euskal Herrira gerturatu eta batzeak «eztabaida eta adierazpen askatasuna» erraztuko dituelakoan dago.
Hain justu ere, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak larunbatean eman behar ditu barne eztabaidaren ondorioak.
Xabier Etxebarriaren ustez, sakabanaketak zentzua galdu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu