bihar berria-n

Xabier Gurrutxaga: "'Egunkaria auzia' ixteko arrazoi juridikoak daude"

Abokatuak auziko pieza ekonomikoa zehatz aztertua du. Donostiako Lurralde Auzitegiak bihar aztertuko du epaiketa egin ala ez.

enekoitz esnaola
2014ko irailaren 18a
12:07
Entzun

Xabier Gurrutxagaren esan batzuk, aurrerapen gisa:

- "Carmen Zubimendi Donostiako Zigor Epaitegiko epaileak argudio juridiko sendoak eman zituen Egunkaria-ko auzi ekonomikoa preskribatutzat jotzeko. Bat nator harekin; auzia ixteko arrazoi juridikoak daude".

- "Fiskaltzak zilegitasuna zuen helegitea aurkezteko, baina edukietan ez du arrazoirik. Harentzat preskripzioa eten zuen autoak ez du zerikusirik auzi honekin, baizik eta Egunkaria-ren itxierako kasuarekin. Gainera, auto horretan ere ez da delitu gertakaririk eta egilerik zehazten".

- "Espero dut Donostiako Lurralde Auzitegiko epaileek gizarte mailan Egunkaria auziarekiko dagoen iritzia ere kontuan hartuko dutela, duela lau urteko absoluzio epaiarekin gizarteak bukatutzat jo zuelako auzia".

Xabier Gurrutxagak larunbatean El Diario Vasco-n argitaratutako 'Egunkaria auziarekin' bueltaka iritzi artikulua, osorik

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.