hauteskundeak

Xabier Olano izango da EH Bilduren zerrendaburua Gipuzkoan

Koalizioak arratsaldean emango du horren berri, Donostiako Aquarium-eko ekitaldi batean.

2014ko urriaren 4a
16:59
Entzun

BERRIAk jakin duenez, Xabier Olano (Altzo, 55 urte) izango da EH Bilduren hautagaia Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko. Gaur egun, Gipuzkoako Aldundiko Ogasuneko zuzendaria da. Aurretik herrialdeko batzarkide izandakoa da, HB eta EHrekin.

Aste honetan jakin da Araban Kike Fernandez de Pinedo izango da ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaia, eta Gasteizko alkategaia, Miren Lariron. Koalizioak gaur aurkeztu ditu biak, Arabako hiriburuan. Fernandez de Pinedo EH Bilduren bozeramailea izan da orain arte Gasteizko Udalean. Larrion EHUko irakaslea da.

2015ko maiatzean izango dira udal eta foru hauteskundeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.