'Xake'-tik 'mate'-ra

jon olano
2015eko urtarrilaren 12a
15:06
Entzun

Urtarrilaren 8an bete zen urtebete Guardia Zibilak euskal presoen abokatu ugariren aurkako operazioa egin zuenetik. Arantxa Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campos, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz atxilotu zituzten orduko hartan.

Enparantza eta Zuluetaren egoera salatu dute azken asteetan haien senide eta lagunek. Enparantza "muturreko" eran bakarturik daukatela ohartarazi zuten urrian, eta Zuluetaren kontrako "mendeku ankerra" salatu zuten urtarril hasieran.

Gauzatu aurretik iragarri zuen operazio hura Espainiako Barne Ministerioak, eta, zabaldu zenez, akats haren ondorioz ez zituzten atxilotu atzeman asmo zituzten guztiak. Operazio haren bigarren zatia da gaurkoa. 2014ko urtarrilekoari Xakeoperazioa deitu zion Guardia Zibilak, eta Mateoperazioa deitu dio gaurkoari.

Gara egunkariak iazko ekainean iragarri zuen polizia operazio bat prestatzen ari zirela abokatuen kontra, eta eskubide urrekaten lekukoak "paretik kentzeko" neurri gisa ulertu zuten operazioa egiteko aukera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.