Yolanda Molina abokatuak gaur salatu du "Espainiaren presioa" jaso duela berekin kolabora dezan. Agiri bat plazaratu du arratsaldeko seiak aldera eta, bertan dioenez, azaroaren 3an Baionako aparkaleku batean Espainiako Gobernuaren ordezkari gisa identifikatu zen lagun batek gelditu egin zuen, eta eurekin kolaboratzeko eskatu zion. Pertsona horrek esan zion "bake garaiak" direla eta "Espainiako Gobernuaren eta Parisen kartzelan dagoen euskal preso baten artean bitartekaritza lana egiteko" galdegin zion.
Sostengu handia jaso du Molinak presio hori dela-eta. Esaterako, Baionako Auzitegiko abokatuek eta Frantziako Estatuko abokatuek elkartasuna agertu diote. Askatasunak eta Anai Artea elkarteak ere bai.
Euskal presoen defentsa lanak egiten ditu Molinak aspalditik.
poliTIKA
Yolanda Molina abokatuak "Espainiaren presioa" jaso du berekin kolabora dezan
Arratsaldean salatu duenez, azaroaren 3an Espainiako Gobernuaren ordezkari gisa identifikatu zen lagun batek gelditu egin zuen Baionan, "bake garaiak" direla esan zion eta "Espainiaren eta Parisen kartzelan dagoen euskal preso baten artean bitartekaritza lana egiteko" eskatu zion. Molinak sostengu zabala jaso du. Euskal presoen abokatu lanak egiten ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu