Zabalik da Pasealeku Berriaren zati bat, biribilgunera artekoa
DONOSTIA. Donostiako Pasealeku Berriaren zati bat ireki dute. Aquariumetik hasi eta ia biribilgunera arteko bidea egin dezakete atzotik oinezkoek. Azarotik itxita egon da bidea, denboraleak eragindako kalteen ondorioz. Biribilgunetik argazkilaritza elkartera dagoen magala konpontzen ari dira oraindik; uda sasoirako prest edukitzea espero dute. 318.000 euro jarri ditu udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu