Euskal presoak

Zaballako kartzelara iritsi da Orain Presoak bizikleta martxa

Sarek antolatutako bizikleta martxa 9:30ak aldera abiatu da Altsasutik (Nafarroa). Arabako lautada zeharkatu dute, eta Gasteizen ekitaldia egin dute eguerdian. Zaballako (Iruña Oka, Araba). espetxera iritsita bukatu da martxa.

Bizkleta martxako partaideak Altsasutik (Nafarroa) Zaballako espetxera (Iruña Oka, Araba) bidean abiatzeko prest.
2018ko uztailaren 23a
07:29
Entzun

Espero bezala 17:00etan bukatu da Orain Presoak bizikleta martxa Zaballako espetxe atarian. Azken egunean, Altsasutik Zaballarako bidea egin du martxak. Zaballara iritsi aurretik, baina, bizikleta martxak geldialdia egin du Gasteizen. Harrera egin diete hiriaren sarreran, Salburuan, eta handik erdigunera joan dira. Andre Mari Zuriaren plazan, ekitaldia egin dute eguerdian.

 

Ekitaldian Garazi Arrula Orain Presoak dinamikako kideak adierazi duenez, Mont-de-Marsango espetxea gizarte zibilaren aktibazio eta lanaren bitartez sinbolo bilakatu da eta Zaballako espetxea ere sinbolo bikakatu nahi dute martxaren bidez. Herritarren gehiengoak martxaren eskaerarekin bat egiten duela gaineratu dute eta Urriaren 20an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

 

Sarek eta Bagoazek antolatutako martxak euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzea du helburu. Horrez gain, gaixotasun larriak dituzten presoak aske uzteko galdegin diete Frantziako eta Espainiako gobernuei, baita graduen progresioa ahalbidetzea ere. Orain Presoak dinamikak adierazi du ez dela eskatzen ari legeditik kanpo dagoen ezer.

Martxaren hasieran, Ipar Euskal Herriko gizarte aktibazioak lortutako emaitzak nabarmendu zituzten antolatzaileek, nahiz eta helburua lortzeko oraindik urratsak falta direla ohartarazi zuten. Hegoaldean ere antzeko presio soziala sortzera dei egin dute, eta Frantziako Gobernuaren bidea segitzea eskatu diote Madrili.

Bizikleta martxa ostiralean irten zen Mont-de-Marsan espetxetik (Landak, Okzitania). 50 txirrindulari inguruk hasi zuten bidea eta Baionan amaitu zuten lehen etapa. Larunbatean, Baiona eta Donostia arteko bidea egin zuten, eta, atzo, Donostiatik Altsasura joan ziren.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.