Gertakaria

Zahar bat hil da Zurriolako hondartzan; beste bat Faltzesko igerilekuan

Donostiako Zurriola hondartzen 78 urteko gizonezko bat hil da, arean zebilela, ondoeza eginda. Faltzesko (Nafarroa), udal igerilekuan, berriz, 73 urteko emakumezko bat, ur txikitan zebilela, hura ere ondoeza eginda.

2005eko ekainaren 30a
16:25
Entzun 00:00:0000:00:00
78 urteko J.M. donostiarrari eguerdiko ordubataaldera egin zaio ondoeza, Zurriolan, dutxetatik hurbil zegoela. Gurutze Gorriko lau soroslek berehala artatu dute eta anbulantzia bat ere joan da, baina ezin izan dute ezer egin bihotzeko arritmia handia baitzuen.

Faltzesen, berriz, 73 urteko Josefeina R.ri ondoeza egin zaio udal igerilekuan bainua hartzen ari zela. Ur txikitan zebilen. Herriko osasun zerbitzuek eta suhiltzaileen anbulantziak artatu dute, baina, hala ere, hil egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.