Zahar etxeak eginen dituzte Hendaian eta Arrangoitzen

2012ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Roselyne Bachelot Frantziako Elkartasun eta Gizarte Kohesiorako ministroa Lapurdin izan zen atzo, eta bidaia horretan jakinarazi zuen bi zahar etxe gehiago eginen dituztela Lapurdin: Arrangoitzen eta Hendaian, hain zuzen ere. Hendaiako zahar etxea arraberrituko dute, eta 65 ohe ukanen ditu. Arrangoitzeko zahar etxea, aldiz, eraiki beharko dute, eta, ororen buru, 67 ohe ukanen ditu. Aurrekontuari dagokionez, zahar etxe bakoitza egiteko aurrekontua zazpi milioi eurokoa izanen da. Bi egitasmo horiek gauzatzeak ez du kolokan ezartzen Urruñan bertze egitura bat eraikitzeko xedea. Bachelotek erran du konponbidea atzemanen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.