Gotzon Alkalde euskal presoa jipoitu zuten zaindariek Fleuryko espetxean (Frantzia), Askatasunak adierazi duenez. Joan den ostiralean gertatu zen, euskal presoak zigorra amaitu zuen egun berean. Espainiak eskatua du Alkaderen kontrako euroagindua, eta, berarekin zer gertatuko zen jakin nahian goiza pasatu eta gero, zaindariek jipoitu eta zigor ziegara eraman zuten. Han dago orain. Elkartasuna erakusteko asmoz, haren moduluko presoak eta beste moduluetako euskal presoak ere zigor ziegetan daude.
Fernandez, zigor ziegan egona
Joseba Fernandezek ere zigor ziegan pasatu ditu hainbat egun, espetxean duen egoera salatzeagatik. Poitierseko espetxean (Frantzia) dagoen euskal presoa ere jipoitu egin zuten zaindariek bakartze moduluan zegoela, Askatasunak jakinarazi duenez.
Zaindariek jipoitu egin dituztela salatu dute bi euskal presok
Gotzon Alkalde eta Joseba Fernandez presoek salatu dute zaindariek jazarri egiten dietela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu