Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Galdera zuzena

Zaloa Basabe

Berdintasun teknikaria,kazetaria

2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
1. Nafarroatik nola ikusten dituzu hauteskundeok?

2. Zeintzuk dira gakoak zure ustez?

3. Zer gertatzea espero duzu?

4. Nafarroan ondoriorik izango al du ?

1. Hauteskundeak eta horien emaitzak oso esanguratsuak izan daitezke, euskal politikan bira izugarria ekar dezaketen heinean; batez ere hautagaiek, behin gobernura iritsita, ausardiarekin, unearen transzendentziaz jabeturik eta gehiengo artikulatu baten babesarekin, kanpainan adierazten ari diren borondate politikoa konpromiso sendo eta neurri zehatz bilakatzen badute.

2.Hauteskunde hauek Euskal Herriko etorkizunerako bi ildo estrategikotan oinarritzen diren bi gako nagusiren aurrean kokatzen gaituzte: , nazioaren auziaren eta burujabetzaren eztabaidari eustea da bata, eta herritarren interesak eta eskubideen defentsa bilduko dituen alternatiba sozioekonomikoaren planteamendu integralaren beharra bestea.

3.Inkesta guztien arabera, indar politiko abertzaleek babes handia lortuko dute. Babes horrek sakontasun handiko akordio politikoetara eraman beharko gintuzke. Jadanik, eztabaidagai nagusiak ez dira kudeaketa ereduak, herri eta gizarte ereduak baizik. Jada ez dago aitzakietarako tarterik. Errealitatea eta behar horiek saihesteak hautesleriarendako dezepzio handia eta iruzurra ekarriko lukete.

4.Zalantzarik gabe. Muga administratiboen gainditzeak hauteskundeetan presente egon behar du. Gehiengo abertzalearen emaitzak Euskal Herriko herrialdeen arteko harremanetan ziklo berri bat ekarri beharko luke, non Madrildik datozen aginduek gure herriaren etorkizuna hipoteka ez dezaten. Nafarrendako, aldaketarako motibazioa eta bultzada ekarriko luke; batez ere, une hauetan Nafarroan izaten ari garen krisi instituzionala eta esparru politikoaren eta sozioekonomikoaren agortzea kontuan harturik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.