EUSKARA

Zarautz, Munitibar, Tolosa, Lekeitio eta Lesaka Uemako kide izango dira larunbatean

Guztira 69 herrik osatuko dute mankomunitatea larunbatetik aurrera. Orotara, 216.000 herritar inguru bizi dira herri horietan.

2013ko martxoaren 12a
18:03
Entzun

Uema Udalerri euskaldunen mankomunitateak larunbatean egingo du batzar nagusia, eta bertan onartuko dute bost udalerri mankomunitateko kide izatea. Zarautz, Tolosa (Gipuzkoa), Lekeitio, Munitibar (Bizkaia) eta Lesaka (Nafarroa) izango dira mankomunitatearekin bat egingo dutenak eta, horiekin, 69 udalerri izango dira guztira mankomunitatea osatuko dutenak. Orotara, 216.000 biztanle inguru bizi dira Uemako kide diren herrietan.

Uemako presidente Maren Belastegi eta mankomunitatean sartuko diren herrietako alkateak izan dira gaur egin duten agerraldian. Belastegik azaldu duenez, Uemaren helburu bat betetzen ari dira "urratsez urrats", mankomunitateak hartzen duen eremua gero eta zabalagoa izanda. Gainera, nabarmendu du hasieran udalerri txikiak baziren ere gero eta herri handiagoak direla mankomunitatearekin bat egiten dutenak.

Larunbatean egingo dute batzarra, Orion. Ondoren, ekitaldi bat egingo dute eguerdian, eta bertan izango dira hainbat eragile.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.