Goizekohamaikak laurden gutxitan gertatu da ezbeharra: hildako gazteak gidatzen zuen Kawasaki ZX motoak eta DAF kamioi batek talka egin dute, aurrez aurre, N-634 errepideko bostgarren kilometroan, Usurbilen. Kolpea handia izan da, eta, ondorioz, Zarauzko (Gipuzkoa) 30 urteko M.A.M. gizonezkoa momentuan hil da.
Istripua nola eta zerk eraginda gertatu den ez dago garbi, eta hori argitzeko ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.
Ordubetez, errepidea itxita egon da bi norabideetan eta auto ilada handiak sortu dira. Karril bat ireki dute gero, baina, hala ere, trafiko arazoek segitu dute. Azkenean, ordubatak aldera lortu dute errepidea bi norabideetan irekitzea. Nolanahi ere, kamioiak oraindik han segitzen du, eta inguru horretan arretaz gidatzeko eskatu du Ertzaintzak.
Istripuak
Zarauzko gazte bat hil da Usurbilen, motoan zihoala kamioi bat jota
M.A.M. 30 urteko gizonezko zarauztarra hil da gaur goizean Usurbilen (Gipuzkoa), motoan zihoala kamioi bat parez pare jota. Atotxako epaitegiko Medikuntza Legaleko Institutura eraman dute gaztearen gorpua, eta Ertzainza gertatutakoa ikertzen ari da. Ordubetez, bi norabideetan itxita egon da N-634 errepidea, eta auto iladak sortu dira. Ordubatak aldera ireki dute errepidea, baina kamioia han dagoenez, inguru horretan arretaz ibiltzeko eskatuk du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu