PANeko presidentearen ustez, gertakari hauek "egoera larriagotu dute eta Ekialde Hurbilean indarkeria areagotzea ekar dezakete".
Israelgo Armadak joan den urtean Gaza utzi zuenetik egin duen lehen operazioa izan da goizaldekoa. Lau palestinar hil eta bederatzi zauritu dira Gazan, sendagileek eta Palestinako segurtasun arduradunek emandako datuen arabera.
Beste eraso bat izan da Zisjordanian. Israelgo Armadarekin izandako tiroketa batean hiru palestinar hil direla jakinarazi dute Israelgo segurtasun iturriek.
ekialde hurbila
Zazpi palestinar hil ditu Israelgo Armadak Gazan eta Zisjordanian
Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak zazpi palestinarren hilketa salatu du eta Madrilgo Laukotearen (AEBak, EB, Errusia eta NBE) eskuartzea eskatu du. Goizaldean lau palestinar hil dira Gazan Israelgo Armadak egin duen erasoaren ostean. Beste hiru palestinar Zisjordianan hil dira tiroketa batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu