2017ko azaroaren 18an, ustekabean aurkitu zituzten 1936ko gerrako bost milizianoren gorpuak, Zeanurin (Bizkaia), Altun mendian. Aranzadi zientzia elkartea Pedro San Millan Beitiaren gorpuaren bila joana zen. Topatu zuten. Eta harenaz gain, Pedro Garcia Gil, Isaias Rebollo Cardo, Jose Maria Alberdi eta Valentin Fernandez Sotorenak ere aurkitu zituen.
Milizianoen identitatea ez dago erabat frogatuta oraindik. Hala ere, ia ziurra da San Mllan Beitia, Garcia Gil eta Rebollo Cardoren kasuan. Izan ere, identifikazio zenbakidun lepoko txaparekin lurperatu zituzten lubakian.
Alberdiren eta Fernandez Sotoren identifikaziorako, aldiz, ikerketa historikoa egin du Arantzadik, eta topatu dituen zantzuek identifikazioa baieztatzeko aukera handiak dituztela deritzo.
Aranzadik eta Gogorak ez dute lortu oraindik Fernandez Sotoren senideekin harremanetan jartzerik, eta hari buruzko informazioren bat duenari eskatu diote Gogora insitutuarekin harremanetan jartzeko.
Artxibo historikoetako ikerketari esker, Alberdiren familiarekin hitz egitea lortu dute, aldiz. DNA frogak baieztatuko du aurkitutako gorpuetako bat Jose Maria Alberdirena dan ala ez.
Senideek hunkituta jaso dute gorpuen identifikazioaren albistea, eta Gogora institutuaren eta Aranzadi zientzia elkartearen lana eskertu dute.
Hona Gogora institutuak Zeanuriko indusketan bildutako irudiekin argitaratu zuen bideoa:
[youtube]https://youtu.be/WYoMPcoNLLU[/youtube]