Zein historia du EHEren Euskaraz Bizi Egunak?

2012ko martxoaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hirugarren Euskaraz Bizi Eguna izan da aurtengoa. Historia luzeagoa du, ordea, EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatzen duen jaiak. Sei urtez (2004tik 2009ra) Hizkuntza Eskubideen Eguna esan zioten, eta 2010era arte ez zioten izena aldatu. Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) egin zuten lehenbiziko Euskaraz Bizi Eguna, EHEren sorreraren 30. urteurrenarekin batera. Etorkizunera begira EHEk egin zituen planteamenduetarako mugarri izan zen egun hura. Jai eta aldarrikapen egun horrekin, norbanakoengandik hasita eta komunitatea inplikatuz, euskaraz bizitzearen aldeko apustua indartu nahi du EHEk. Beti izan da festa eta aldarrikapena uztartu izan dituen eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.