Irudia. Tolosa
ZENDUTAKO BEHARGINA GOGOAN
Asteartean Tolosako (Gipuzkoa) Aldaba Txiki auzoko abiadura handiko treneko (AHT) lanetan hildako langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo sindikatuek. Istripu gehiagorik ez! Prekarietatea Hiltzailea goiburu hartuta, tren lasterraren obretan lan egiten ari diren beharginek dituzten lan baldintza «kaskarrak» kritikatu zituzten protestan bildutakoek; besteren artean, oso lanaldi luzeak dituztela. AHTko lanetan bost langile hil dira dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu