euskal presoak

Zengotitabengoa egoera larrian dagoela salatu du AAMk

Portutalgo Monsanto espetxean dago, eta larunbataz geroztik gose greban da dituen baldintzengatik protestan.

2011ko uztailaren 7a
19:55
Entzun

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Andoni Zengotitabengoa euskal presoa egoera larrian dago Portugalgo Monsanto espetxean. 2010ean atxilotu zutenetik dago kartzelan, eta bere egoera salatzeko gose greba hasi zuen larunbatean. "Harekin batera espetxe horretan dauden beste hamar preso politiko ere gose greban daude, oro har oso gogorra delako espetxe horretako egoera", dio AAMk.

Elkartasuna adierazteko, martxa bat egingo dute larunbatean. 09:00etan bilkura egingo dute espetxearen aurrean, eta zuzendariarekin hitz egiten saiatuko dira. 12:30ean Lisboan egingo dute elkarretaratzea. "Andonik bizi duen egoera bidegabea salatu nahi dugu, bakartzeak eta etengabeko umiliazioak jasanezina egiten dutelako haren espetxe egoera", salatu du AAMk. Gainera, Elorrion (Bizkaia) egingo diren mobilizazioetan parte hartzera eta presoari idaztera deitu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.