Arriskutsuak, eta osasunarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak. Halaxe dira Castejongo (Nafarroa) zentral termikoak, azpiegitura horien kontrako Erriberako Plataformaren hitzetan. Egun, bi zentral termiko daude Castejonen, bata bestearen ondoan, eta biak handitzeko proiektuak martxan dira. Proiektu horietako bat, Elerebro enpresarena, hain zuzen ere, udalaz gaindiko eragina duen egitasmotzat jo du jada Nafarroako Gobernuak.@:Gobernuaren erabaki horrek Erriberako Plataformako kideen erantzuna eragin du, ez baitute begi onez ikusi. Zentral termikoak handitzeko asmoa «osasunaren eta ingurumenaren kontrako atentatutzat» jo dute, hain zuzen ere. «Gure osasuna, gure bizitza eta gure ingurumena daude arriskuan», eman dute aditzera. Kezkatuta.Gisa horretako zentralak oso kutsatzaileak direla nabarmendu du Erriberako Plataformak. «Birekin egoera larria da, eta zer esanik ez beste bi egiten badituzte». Egun dauden zentralak handitzeko proiektuak ez du zentzurik, gainera, plataforman bat egin duten herritarren arabera. Haien ustez, Nafarroak dituen beharrei erantzuteko adina energia lortzen da gaur egun martxan dauden azpiegiturei esker. «Ez da gehiagorik behar».
Gobernua «gezurretan» ari dela diote
Zentral termikoen kontrako taldeak Nafarroako Gobernuaren jarrera gaitzetsi du. Izan ere, Elerebroren proiektua udalez gaindiko eragina duen egitasmo gisa izendatzeko erabili duen argudio nagusia izan da nafarren premiak betetzeko garrantzitsua dela. «Gezurretan ari da Nafarroako Gobernua».
Gobernuak bi zentral termiko berriei esker dirutza handia irabaziko duela azaldu du Erriberako Plataformak. Dirua baino gehiago, ordea, Kyotoko akordioa betetzea izan beharko luke Gobernuaren ardura, plataformako kideen ustez. Horren alde egiteko eskatu dute.
ENERGIA ITURRIAK
Zentral termikoak osasunaren kontrakotzat jo ditu Erriberako Plataformak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu