Baionako herriko etxeko azken bozen usaina du Baiona 3 kantonamenduko lehen itzuliak. Christine Lauque eta Yves Ugalde lehen ateratzen dira (UMP, UDI), bozen %32,83rekin, baina 41 bozengatik baizik ez dituzte gibelean uzten Marie Christine Aragon eta Henri Etxeto sozialistak (%32,24).
Horien bien artean jokatuko da, beraz, kargua, heldu den igandean.
Fronte Nazionala da hirugarren kantonamedu horretan, bozen %13,99rekin. Ondotik, EH Bai (%9,83); Europa ekologia berdeak (%6,41) eta ezkerreko frontea (%4,71).
Abstentzioa gora da Baiona 3n, %53,36.