Bertsozale Elkarteko lehendakari Iñaki Muruakhau eskatu dio Eusko Jaurlaritzako lehendakari berriari Berria.info-n : «Euskal kultura orokorrean, eta nire kasuan bereziki bertsolaritza, aintzat hartzen jarraitzeko; gizarteari, norbanakoari eta hizkuntzari egiten dion ekarpena kontuan izanik».
Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, berriz, hau eskatu dio : «Hizkuntza politika errotik aldatuko duen lehendakaria izatea nahi dugu. Hizkuntzaren normalizazioan ere garai berezia bizitzen ari gara, eta, gure ustez, orain bada garaia, behingoz, hizkuntza politika berri eta eragingarri bat abian jartzeko. Horretarako, neurri ausartak hartu beharko ditu».
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Zer eskatuko zenioke hurrengo lehendakariari?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu